Autobus eta auzo-taxi zerbitzu bereziak izango dira sanmartinetan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko ira. 11a, 12:00

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, zapatuan eta domekan, hilaren 13an eta 14an, izango dira autobusak, Eibar-Eskoriatza eta Antzuola-Elgeta tartean, San Martin jaietara joan-etorria egiteko. Auzo-taxi zerbitzua, berriz, Bergarako Udalak jarriko du martxan.

Honakoa da autobusen ordutegia:

Eibar-Eskoriatza:

Eibar Soraluze Bergara Elorregi Arrasate

Aretxabaleta

Eskoriatza
00:00 0:10 0:20 0:25 0:35 0:40 0:45
02:00 2:10 2:20 2:25 2:35 2:40 2:45
04:00 4:10 4:20 4:25 4:35 4:40 4:45
05:30 5:40 5:50 5:55 6:05 6:10 6:15

Eskoriatza-Eibar:

Eskoriatza Aretxabaleta Arrasate Elorregi Bergara Soraluze Eibar
    23:15 23:25 23:30 23:40 23:50
1:00 1:05 1:10 1:20 1:25 1:35 1:45
3:00 3:05 3:10 3:20 3:25 3:35 3:45
    4:45 4:55 5:00 5:10 5:20

Antzuola-Bergara-Elgeta-Bergara-Antzuola:

Antzuola Bergara Elgeta Bergara Antzuola
00:00 0:10 0:30 0:45 0:55
01:00 1:10 1:30 1:45 1:55
02:00 2:10 2:30 2:45 2:55
03:00 3:10 - 3:45 3:55
04:00 4:10 4:30 4:45 4:55
05:00 5:10 5:30 5:45 5:55
06:00 6:10 6:30 6:45 -

Auzo-taxi zerbitzua

Bestalde, Bergarako Udalak auzo-taxi zerbitzua eskainiko du asteburuan, auzoguneetako (Angiozar, Ubera, Osintxu, Elorregi...) herritarrek erabil dezaten. Horretarako, Ibargarai kaleko taxi geltokira hurbildu beharko dira, edo, bestela, taxietako telefono zenbakietara deitu beharra dago: 627 53 34 57 (Xabier), 617 49 74 55 (Oscar), 699 34 86 88 (Felix) eta 635 72 50 96 (Marcos). Zerbitzuaren prezioa hamasei eurokoa da, eta Udalak bederatzi euro ordainduko ditu; gainontzekoa, erabiltzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak