Pentekosteetan bezalaxe, sanmartinetan ere Aske maite haut kanpaina abiatuko dute Bergarako Udalak eta mugimendu feministak. Hala, jakinarazi dutenez, irailaren 14 eta 15ean, zapatuan eta domekan, eraso matxisten aurkako arreta puntua eta esku hartzeko gunea izango dira Irizar jauregian: "Bertan, hasierako arreta emozionala eta laguntza ez ezik, eskubideei buruzko informazio egokia eta aholkularitza eskainiko da; baita autodefentsa feministari buruzko informazioa ere".
Halere, ohartarazi dute ordutegia mugatua izango dela: 22:00etatik 06:00etara bitartean eskainiko da zerbitzua.