Bergarako Sastreria Mujika lokal berrira lekualdatu da

Goiena 2024ko irailaren 9a

Sastreria Mujikak lokal berriko ateak ireki zituen joan den astelehenean. Barrenkale 1ean mende bat baino gehiago egon eta gero Barrenkale 23ra mugitu dira, espazio handiago eta erosoago batera. Eguenean egin zuten haren inaugurazio festa, bezero eta lagun asko elkartuta eta  "aldaketa oso gustuko" dutela adierazi zuten, "leku argitsua, erosoa eta arropak ikusteko hobea" delako.

Argazkiak: The Badass Project.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak