Ohorezko txandan lehiatu da Agirrezabalen trainerua eta Arraun Lagunak, gaurko faboritoa eta banderaren irabazlea, 12 segundora zuen. Tolosaldea hirugarren helmugaratu da 10:46.20ko denborarekin; Arraun Lagunakek baino 10.04 segundo gehiago behar izan ditu. Sailkapen orokorrean, 21:26.60 izan da tolosarren denbora; Arraun Lagunakena, berriz, 21:04.42.
Laugarren postua "gazi-gozoa" dela azaldu du Agirrezabalek estropada amaitu berritan, baina aldi berean, pozik agertu da: "Pixka bat gazi-gozo. Pozik nago arraunketa txukuna lortu dugulako bi estropadetan. Azkenean laugarren postu horretan hiru traineruren artean lehia handia egon denean, ba, laugarren egin dugu, segundo batera geratu dabigarren postu hori. Penatxo pixka batekin, bestela oso pozik".
Kontxako Banderako sailkapen orokorra
Bi jardunaldien ostean, honela geratu da Emakumezkoen Kontxako Banderako sailkapena:
- Arraun Lagunak: 21:04.42
- Donostiarra: 21:25.08
- Orio: 21:25.72
- Tolosaldea: 21:26.60
- Astillero: 21:45.10
- Chapela: 21:56.08
- Kaiku: 22:02.00
- Hibaika: 22:17.14
Gizonezkoetan Urdaibai izan da beste behin nagusi, eta bi jardunaldiak kontuan hartuta, hauxe da sailkapena:
- Urdaibai: 38:10.08
- Zierbena: 38:36.78
- Donostiarra: 38:46.70
- Orio: 38:51.64
- Hondarribia: 38:51.66
- Getaria: 39:17.72
- Kaiku: 39:44.90
- Cabo: 39:51.22
Euskotren Ligan, bigarren
Denboraldia bigarren postuan amaitu du Tolosaldeak eta balorazio positiboa egin du Agirrezabalek: "Hasiera batetik bukaerara, gure maila mantendu dugu eta bigarren postu horrekin oso pozik gaude. Bederatziko puntuazio bat behintzat jarriko diot".