Markiegi gazte mailako Espainiako selekzioko kide izan da, abuztuaren 29tik irailaren 2ra bitartean, Italian, jokatu den World Skate Games txapelketan. Sekulako lehiaketa egin duela taldeak adierazi dute federaziotik; izan ere, 72 gol sartu dituzte guztira eta bakarra jaso dute beraien atean, finalean hain zuzen ere.
Estatu Batuak izan zuten aurkari astelehenean, irailaren 2an, jokatutako finalean eta 1-4 irabazi zieten haiei. Partidu horretako lehen gola Markiegik berak sartu zuen, bosgarren minutuan. Atsedenaldirako 0-3 zihoazen aurretik eta bigarren zatian errematatu egin zuten hori 0-4 jarrita. Bukaerarako bost minutu geratzen zirenean sartu zieten gola estatubatuarrek baina markagailua ez zen gehiago mugitu.
Hala, zilarrezko domina eskuratu zuen Estatu Batuakek eta brontzezkoa Namibiak; Italia, anfitrioia, laugarren postuan geratu zen.
Garaipen horrekin, bosgarrenez lortu du munduko txapelduna izatea Espainiako junior mailako selekzioak.