Ezarritako zigorra, baina, bertan behera utzi du epaileak, hurrengo bi urtean deliturik ez egiteko baldintzarekin.
Gertakaria zapatuan, 14:00ak inguruan eman zen, Ertzaintzak Bergaran duen polizia-etxearen kanpoaldean. Kamera-kontroleko agenteek ikusi zuten gizon batek ume txiki bat eta maleta bat utzi behar zituela sarreran. Egoera ikusita, zenbait agente hurbildu ziren eta ihes egiten saiatu zen gizona geldiarazi zuten. Gizonak aitortu zuen, bere egoera pertsonalagatik, ezin zuela umearen ardura hartu eta agintariek zaintzea nahi zuela.
Umearen ama atzerrian dago. Berarekin harremanetan jarri gura du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Bitartean, haren zaintzapean geratu da hiru urteko umea.