Gipuzkoako erretiratuen elkarte nagusiak sustatuko lehiaketa da hori, eta bailarako erretiratuen elkarteetako ordezkariek parte hartuko dute: bina sukaldari eta ordezkari bakoitzetik.
San Joxepe elkartean jokatuko den lehiaketa irabazten duen bikoteak hilaren 21ean Legazpin jokatuko den final handian parte hartuko du.
Almeriara bidaia
Sukaldaritza lehiaketaz gain, San Joxepe elkarteak bidaia bat dauka esku artean irailerako: 18tik 25era Almeriara joatekotan dira. Aguadulcen izango dute hotela eta handik askotariko irteera eta bisita gidatu egingo dituzte: Gata lurmuturra, El Ejidoko negutegiak, Almeria eta Mojacar... besteak beste.