Gertakaria atzo, zapatua, 14:00ak inguruan eman zen, Ertzaintzak Bergaran dituen polizia-bulegoen kanpoaldean. Kamera-kontroleko agenteek ikusi zuten gizon batek ume txiki bat maleta batekin batera uztera zihoala sarrerako ateen aurrean. Egoera ikusita, zenbait agente hurbildu ziren eta ihes egiten saiatu zen gizona geldiarazi zuten. Gizonak aitortu zuen, bere egoera pertsonalagatik, ezin zuela umearen ardura hartu eta agintariek zaintzea nahi zuela.
Adingabea abandonatzea egotzita atxilotu zuten gizona; hiru urteko umea Larrialdietako Gizarte Zerbitzuen esku utzi zuten, gaur egun atzerrian dagoen amarekin egoera noiz konponduko zain.