Martiritxoren babesean, osintxuarrak gustura jaietan

Miren Arana 2024ko abu. 31a, 17:32

Osintxuko haur, gazte eta helduak mozorrotuta bildu ziren atzo, egubakoitza, auzoko jaiei hasiera emateko. 18:00etan hasi zituzten jaiak, Martiritxoren jaitsierarekin, eta ostean, urtero moduan, mozorrotuta bizikleta martxa egin zuten Soraluzera eta harrera ederra egin zieten plaentxiarrek.

Astebururako egitarau zabala prestatu dute; Bergarako Aliritzi, Lemak eta Orhi taldeen emanaldiekin borobildu zuten egubakoitza, eta hamaika bikotek parte hartu duten marmitako lehiaketarekin hasi dute zapatua eta ondoren frontoian batu dira, 150 lagun inguru, marmitakoak elkarrekin bazkaltzeko. Fanfarre taldeak girotu du bazkalostea eta Laket erromeriarekin borobildu dute zapatua.

Mozorro eta marmitako irabazleak

Egubakoitzeko mozorro lehiaketan Arando Arbelaitz familiak eskuratu zuen talde onenaren saria Choni eta Canis mozorroarekin eta Gorka San Vicenterendako izan zen bakarkako saria eskiatzaile paperean sartuta.

Marmitako lehiaketan, berriz, hiru sari banatu dituzte: Oihanek, Iñigok, Beñatek eta Izeak osatutako laukoteak prestatutakoa izan da epaileentzako gozoena; Estik, Antonek eta Anek eskuratu dute bigarren saria eta Eiderrek eta Etorrek osatutako bikotearentzako izan da hirugarren saria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak