Autopista itxita dago Bergaran, kamioi baten matxurak eraginda

Julen Murua Mesonero 2024ko abuztuaren 1a

Kamioiaren matxura gertatu den errepide ingurua.

14:00ak aldera gertatu da matxura, eta Ertzaintzak jakinarazi duenez, ez da zauriturik egon.

Prebentzio gisa hartu du Ertzaintzak autopistako zati hori ixteko erabakia. AP 1-eko 138,8 kilometroan gertatu da matxura eta, beraz, errepideko bi norantzak ez daude erabilgarri une honetan –ezin da autopistara sartu ez Eibar aldetik, ezta Arrasatetik ere–.

Kamioiaren suteak ez du zauriturik eragin eta Ertzaintzak adierazi du ahal bezain laster irekiko dutela errepidea, nahiz eta ezin duten ordurik zehaztu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak