Aurrera doaz San Martin feriako prestaketa lanak. Lan horien artean aurkitzen da odoloste txosnaren ustiaketa. Lehen deialdian ez zuen inork erantzun, eta horrenbestez, Bergarako Udalak berriro ireki du txosna ustiatzeko deialdia. Izena emateko azken eguna irailaren 2a izango da. Eskaera herritarren arreta zerbitzuan (BAZ-en) edo erregistro elektronikoan aurkeztuta egin beharko da. Odolosteen txosnarako oinarriak eta dokumentazioa Bergarako Udalaren atarian daude.