Iruñerriko Itzulian, Helena Jonesek 6. eta 9. postuan amaitu zituen bi etapak. Bigarrenean, sailkapen nagusian postu on bat eskuratzeagatik borrokan ari zen, baina eroriko batek lasterketatik kanpo utzi zuen.
Aiarako Biran, Edurne Ormaetxea aramaioarrak Arabar onenaren saria lortu zuen bi etapetan eta sailkapen nagusian. Jones estatubatuarrak, berriz, sailkapen nagusiko bigarren postua eskuratu zuen. Taldekako sailkapenean ere, Igamo Packaging bigarren onena izan zen.
Hurrengo asteburuan, Kantabria aldera joango dira Igamoko neskak Kantabriako Itzulia jokatzeko.