Gustu guztietarako ekintzak Boluko Santa Ana jaietan

Miren Arana Pagaldai 2024ko uztailaren 27a

Atzo ekin zioten Bolu auzoko jaiek eta domekararte luzatuko dira. Auzoko kaleak musikaz bete ostean, gaurko egunari gogoz eman diote hasiera auzotarrek: tortila patata lehiaketa, umeen pintura txapelketa, haurrentzat jolasak, bazkari popularra eta beste hainbeste izango dituzte guztien gozamenerako. Hiru egunak gustu guztietarako ekitaldiek beteko dituzte, izan ere, asteburu bete ekintza antolatu dituzte, bihar pilota partidua, umeentzat puzgarriak eta txarangarekin batera kantu poteoa ere izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak