Boluko jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko uzt. 26a, 13:06

Boluko Santa Ana jaietako klasiko bat den patata-tortilla lehiaketa, artxiboko argazki batean.

Uda auzoko jaien sinonimo ere bada, eta Bergara ez da salbuespena. Gaur hasi eta domekara arte, Santa Ana jaiak ospatuko dituzte Boluan; suziriarekin, Santanatxoren jaitsierarekin eta Boluko zelaia martxaren erritmora hasiko dira jaiak gaur (20:00), eta musika gaua ere antolatu dute, Good Vibes (20:30), Azkaiter Pelox (22:30) eta Lord Witch (00:00) taldeen kontzertuekin.

Biharko, egitarau hau antolatu dute: margo eta pintura lehiaketa (11:00); patata-tortilla lehiaketa (11:30); umeendako jolasak (12:00); poteoa (13:15); herri bazkaria (14:30); umeendako tailerrak (16:00); igel eta toka txapelketak (17:00); festa tematikoa (18:00); Mexico Lindo taldearen kontzertua (19:30); eta DJ Iver-en emanaldia (22:00). Domekan ere hainbat ekintza izango dira: pilota partiduak frontoian (11:00); Bolu Txiki Master Chef ekimena (11:30); umeendako puzgarriak (12:00); txorizo-pintxoen banaketa, txarangarekin kantu-poteoa eta apar festa (13:30); DJ Iver-en emanaldia (19:00); eta Santanatxoren igoera, berriz ere Boluko zelaia martxaren erritmora (22:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak