Basalgoko jaiak ospatzen dabiltza auzotarrak gaurkoan. Txupinazoarekin hasi dituzte jaiak, eta meza nagusia izan da ondoren, 12:00etan. Pilota partiduak, berriz, 12:30ean hasi dira, eta, bitartean, luntxaz gozatzeko aukera izan dute herritarrek. Auzo bazkarian, berriz, 30 lagun inguru batzea aurreikusi dute antolatzaileek. Haien arabera, garrantzitsua da auzoetako jaiei "ikusgarritasuna" ematea; hala ezean, galdu egingo direlakoan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.