Euskadiko Orkestrak, Bergarako Stoltz Freres Organoaren Lagunak elkarteak eta Bergarako Udalak antolatuta, gaur arratsaldeko seietan jarriko dituzte salgai sarrerak Seminarixoko webgunean. Kontzertua "berezia" izango dela azaldu dute, eta dirua batzea dutela helburu; izan ere, azken hilabeteetan San Pedro elizan dagoen Stoltz Freres organoa eraberritzen egon ondoren, orain, inguruko zenbait elementu berritzeko asmoa dute.