Lehia estua eta 32 partaide Bergarako 16 urtetik beherakoendako txapelketan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko uzt. 22a, 11:20

Amaierako talde argazkia. Argazkia: Bergarako Xake Elkartea.

Bergarako Xake Elkartearen eskutik, 16 urtetik beherakoei zuzendutako txapelketa jokatu zen zapatuan Zabalotegi dorrearen azpiko lokalean. 32 ume eta gaztetxok hartu zuten parte eta antolatzaileen arabera lehia estua izan zen: "Azken kanporaketetara arte ezin izan genuen jakin zeintzuk izango ziren irabazleak". Partaide guztiek jaso zuten saria.

32 partaide horien artean, Bergarako jokalariez gain, Arrasate, Oñati, Aretxabaleta, Elgeta eta Bilboko jokalariak ere izan ziren: "Oso ondo joan zen txapelketa, oso giro onean. Zazpi kanporaketa jokatu ziren, sistema suitzarra oinarri hartuta; hala, txapelketak aurrera egin ahala puntuazio bera dutenen artean euren artean lehiatu ziren".

Txapelketako une bat.

Honako hau izan zen sailkapena:

Nesken multzoan:

1. Haizea Mendizabal (Arrasate).

2. Ainhoa Herran (Bergara).

3. Miren Sanchez (Bergara).

Mutilen multzoan:

1.- Ekaitz Apraiz (Aretxabaleta).

2. Iker Lasa (Oñati).

3. Ekain Sanchez (Bergara).

Bergarako onena: Ekain Sanchez.

12 urtetik azpikoen artean onena: Unax Albisua (Bergara).

Amaitzeko, antolatzaileek adierazi dute lanean jarraituko dutela: "Xakea gazteenei hurbiltzeko lanean jarraituko dugu; hurrengo ikasturtea urrian hasiko da, eta dagoeneko hasita gaude prestaketa lanetan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak