Lokatza internazionala

Mirari Altube Arrese 2024ko uzt. 20a, 09:10

Bizkaikoloreakeko ibilbidea ikuskatzen: Edurne Ormaetxea, Itxaso Askasibar, Helena Jones (USA) eta Lea Rondel (Frantzia).

Azken asteetan Lokatza Ziklismo Eskolako Igamo Packaging emakume taldeak, Jones Eatatu Batuarra jaso du taldean, bada, bihar larunbata hasi eta igandean bukatuta, Bizkaikoloreak munduko kopa lehiatuko dute.

Lasterketa honetan, Igamoko txirrindulariekin batera, Zatikako neskak egongo dira eta taldea osatzeko, Lokatzako koloreak defendatzen, aipatutako Helena Jones estatubatuarra eta Lea Rondel frantziarra. Biak ala biak, beraien talde nazionaleko kide dira eta irailean Suitzan jokatuko diren Munduko Txapelketak dituzte begiz jota.
 
Larunbatean Abadiñon izango dute lehen etapa eta ezaugarrietako bat harbidea izango da. Elorrion, hiru alditan, harbidetik igaro beharko dute. Bigarren etapa aldiz, Iurretan izango da eta lau mendate izango dituzte, eskalatzaileentzat aproposa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak