Bergarako San Joxepe jubilatuen elkarteak hogeita hirugarrenez antolatu du argazki lehiaketa eta gaur banatu dituzte sariak; aurten hogeita hiru lan aurkeztu dituzte.
Lehen saria, 200 euro eta diploma Olga Balzategirentzat izan da 'Nahigabeko Simetria' argazkiarengatik. Bigarren saria, 160 euro eta diploma Juan Antonio Unzurrunzagak eskuratu du 'Deporte adaptado' argazkiari esker. Brontzea berriz, hirugarren saria, 150 euro eta diploma Jose Ignacio Albisuak lortu du 'Tunela' argazkiari esker.
Laugarren sari bat ere egon da, Bergara saria. Azken hau, 100 euro eta diploma, Jose Aguayok eskuratu du 'Ekilore' argazkiarekin.