Bueltan dator Ekinez jaialdia, hirugarren edizioarekin

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko uzt. 19a, 17:19

2023an egin zuten bigarren edizioa, Labegaraietan.

"Ilusio eta zirrara berezi batekin" iragarri dute Bergarako Ekinez jaialdiaren itzulera. "Kaleko musikaren topagune izateko" jaio zen Ekinez jaialdia, 2022an, eta "bi edizio arrakastatsuren ostean", ziurtatu dute hirugarrena ere egongo dela. Hala, 2025eko maiatzaren 30ean eta 31n izango da, Bergarako Labegaraieta auzoan.

Ekinez jaialdiak hirugarren edizioa izango du datorren urtean. Hala iragarri dute antolatzaileek, ohar bidez, "ilusio eta zirrara batekin". Modu horretan, maiatzaren 30ean eta 31n egingo dute hirugarrena, Labegaraietan.

Lehen edizioak "arrasto berezia" utzi ziela diote antolatzaileek. "Zein ederra izan zen Agorrosin goraino beteta ikustea zuzeneko kaleko doinuen bueltan dantzan. Ahaztezina izan zen!". 2023koa Labegaraietan egin zuten. "Askotariko estiloak izan ziren protagonista, eta kaleko musikaren topagune izatea oinarria eta helburua".

Aurten ez dute egin, baina nabarmendu dute ez direla geldi egon. "Talde berriak eta kontzertuak babesten jarraitu dugu, hori delako benetan mugiarazten gaituena. Eta, nola ez, Ekinez jaialdiaren hirugarren edizioa izango dena ere prestatzen aritu gara. Baditugu lekua, data eta ilusioa, eta laster joango gara jaialdiaren gaineko berri gehiago ematen", gaineratu dute.

Erlazionatuak

Letagin, ekin eta ekin

Itziar Larrañaga Sarasola 2023 eka 26 Bergara   Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak