Qatarko Al-Wakrah taldean arituko da Beñat Labaien datorren denboraldian

Julen Murua Mesonero 2024ko uzt. 17a, 12:32

Beñat Labaien, Tokushima Vortis taldearen entrenamendu batean.

Miguel Angel Ramirez entrenatzaile kanariarraren eskutik iritsi da Labaien Qatarrera, eta aurtengo denboraldirako sinatu du kontratua.

2022ko abendutik Tokushima Vortis Japoniako taldea entrenatzen aritu ostean, iazko abuztuan eten zuen Japoniako bigarren mailako taldeak bergararrarekin zuen kontratua. Orain berriz, Qatarren hasiko du haren ibilbide profesionaleko esperientzia berri bat; Al-Wakrah taldean, hain justu. Miguel Angel Ramirez entrenatzaile kanariarraren talde teknikoan jardungo du bigarren entrenatzaile gisa, eta dagoeneko hasi dira 2024-2025 denboraldia prestatzen. Iaz laugarren postuan amaitu zuen Al-Wakrah taldeak QSL liga –Qatarko liga–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak