Errioxan izan dira Musika Eskolako organo ikasle helduak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko uztailaren 16a

Musika Eskolako organo ikasleak Bañareseko Santa Cruz elizan.

Josean Pascual irakaslearekin batera, Bañareseko (Errioxa) Santa Cruz elizan izan ziren pasa den zapatuan, hilaren 13an, kontzertua ematen; bigarren aldia izan dute.

Peio Lete, Eugenio Etxebeste, Elena Laka eta Leo Juaristi izan ziren kontzertua eman zuten ikasle helduak, eta Europan zehar bidaia bat proposatu zieten entzuleei, XVI. eta XIX. mendeen artean. Frantziako, Italiako, Ingalaterrako, Alemaniako eta Espainiako obrak jo zituzten; guztira, hamabi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak