Zapatuan, uztailaren 20an, egingo da sari banaketa Sanjoxepen 13:00etan, baina epaimahaiak ebazpenaren berri eman du aurrez. Olga Balzategik aurkeztutako Nahigabeko simetria argazkiarendako izan da lehenengo saria; bigarrena, berriz, Juan A. Unzurrunzagak irabazi du, Deporte adaptado –Kirol egokitua– lanarekin; azkenik, Jose I. Albisurendako izan da hirugarrena, Tunela irudiarekin. Bergara Saria ere bada, eta Jose Aguayok eskuratu du, Ekilore argazkiarekin.
Lehenengo saria: Nahigabeko simetria, Olga Balzategi
Bigarren saria: Deporte Adaptado, Juan A. Unzurrunzaga
Hirugarren saria: Tunela, Jose I. Albisu