Goizeko zortzietan ekin diete partidei, eta arratsaldeko zortziak pasata amaitu dituzte. Guztira, hamaika taldek hartu dute parte aurtengo edizioan eta ohi baino gutxiago izan diren arren oso balorazio positiboa egin dute antolatzaileek, hala adierazi du Andoni Bretañak: "Eguraldia lagun izan dugu eta giro ederra sortu da, jende asko animatu baita ikustera". Azkenean, Asap Crew taldeak irabazi du Bergarako Semicup txapelketa, bigarren aldiz, 42K taldea geratu da eta hirugarren postua Lan da Lan taldearentzat izan da.