Organo ikasleak Bañaresen eta Big Banda Irala kalean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko uztailaren 12a

Bergarako Musika Eskola martxan dago uztailean ere. Angel Agirianok zuzentzen duen eskolako Big Bandak kontzertua emango du datorren eguaztenean, uztailak 17, Pol-Pol tabernaren kanpoaldean (19:00). Bestalde, bihar, hilak 13, Musika Eskolako organo ikasle helduek kontzertua emango dute Bañaresko (Errioxa) Santa Cruz elizan, 20:00etan.

Bañaresko kontzertuan Josean Pascual irakaslearekin batera joko dute honako ikasle hauek: Peio Lete, Eugenio Etxebeste, Elena Laka eta Leo Juaristi. Europan zehar bidaia bat proposatuko dute musikariek, XVI. eta XIX. mendeen artean; Frantzia, Italia, Ingalaterra, Alemania eta Espainiako obrak interpretatuko dituzte. Ikasleen eta irakaslearen arteko harreman onari esker bigarrenez antolatu dute kontzertu hori.

Hona hemen joko dituzten piezak:

  • Frantzia:
    • Premier (Kyrie F. Couperin 1668-1733)
    • Verset (A. Larriu 1840-1925)
  • Italia:
    • La Romanesca con cinque mutanze (A.Valente ca 1520 -ca 1580)
    • Toccata Ottava (G. Frescobaldi 1583 – 1643)
  • Ingalaterra:
    • Trumpet Voluntary (J. Bennett 1735 – 1784)
    • Cornet Voluntary (W. Walond 1725 – 1770)
  • Alemania:
    • Wer nur den lieben Gott BWV 691 (J. S. Bach 1685 - 1750)
    • Ballo del Granduca (J.P.Swellink 1562 – 1621)
    • Fugue BWV 952 (J. S. Bach)
  • Iberiar penintsula:
    • Tiento y discurso de 2o tono (F.C. de Arauxo 1584 16544)
    • Diferencias sobre el canto llano del Caballero (A. de Cabezón 1510 1565)
    • Españoleta (Anonimoa XVII)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak