TTT enpresako langileek greba egingo dute uztailaren 15etik 17ra bitartean, ELA sindikatuak jakinarazi duenez. Piketek informatiboak egingo dituzte, eta baita elkarretaratzeak ere 12:00etatik 12:30era hiru egunetan, enpresaren aurrean. "2023az geroztik ari dira enpresako paktua negoziatu nahian. Aurrerapausorik ematen ez zela ikusita, langile asanblada ezberdinak egin dira azken asteetan, eta asanbladaren gehiengoak enpresaren azken proposamenari ezetz bozkatu zion". Langileek uste baitute lan baldintzak "hobetu" behar direla eta enpresak horretarako gaitasuna duela.
Bada, enpresa batzordearen gehiengoak –ELAko bi ordezkari eta CCOOko bat– egin du greba deialdia, enpresako hitzarmena berritzeko negoziaketak "blokeatuta" daudela salatzeko. 60 langile inguruk egiten dute lan han, ELAren arabera.