Euskalerriaren Adiskideen Elkartea handitzen doa eta oraingoan beste debgaoiendar bat izendatu dute. Astelehenetik Jesus Mari Lazkano bergararra da elkarteko kidea berria, Donostiako San Telmo museoan egindako ekitaldiaren ostean. Bertan, bere sarrera hitzaldia eman zuen.
Lazkanoren izendapenarekin dagoeneko lau bergarar daude Euskalerriaren Adiskideen Elkartean. Duela hilabete batzuk Valen Moñux izendatu zuten, eta, Miguel Angel Elkoroberezibarrek eta Jose Antonio Aperribaiek osatzen dute laukotea.