Espainiaren Erromako Akademian izandako egonaldian garatu duen proiektuan oinarritutako esku-hartze konstruktibo-piktorikoa da. Hiru dimentsioko egiturak sortu ditu, Ostiako zoladuren gainean dauden lan-mahaiak gogora ekartzen dituztenak eta, horien gainean, trama geometrikoen txantiloiekin egindako margolan batzuk daude. Multzoak prozesuan egindako esku-hartze bat erakusten du, nola egiten den eta jatorria zein den azaltzeko. Proiektua amaitu gabe dago, eta piezak beti ari dira garatzen.
Artista bisualak eraikuntza eta eredu geometrikoekiko interesa du, eta, obra berriak egiteko, Ostia Antica-ko –Erromako portu zaharreko– Parke Arkeologikoko eraikinen zoladura geometrikoetan inspiratu da.
Bergararraren lana Azkuna Zentroko udako programazioaren parte da eta irailaren 29ra arte bisitatu ahalko da.