Honako hauek dira baldintzak:
- Izena emateko galdetegi hau bete beharko da.
- Taldea osatzeko gutxienez 20 partaide eta gehienez 30 partaide egongo dira.
- Talde berriek ezin izango dute erabaki danborra ala barrika jo, dagoen materialaren arabera esleituko zaie bata ala bestea.
- Baldintzak: entsegu guztietara joatea, zuzendari bat izendatzea eta antolakuntza bileretan parte hartzea.
- Danborradako entseguak egun hauetan izango dira 20:00etan Seminarioko patioan: irailak 2, 3, 4, 9, 10, 11 eta 12.