Gaur egungo roboten aurrekoen sekretuak azaltzen ditu Laboratoriumen ikusgai dagoen Bartzelonako Lluis Ribasen erakusketak. Bilduma 19 piezatakoa da, baina Laboratoriumera 12 ekarri ditu. Automata bakoitza espeka-sistema, pinoi, palanka eta engranaje-sistema konplexuren bitartez animatuta dago. Gaur goizean egindako bisita gidatuan martxan jarri ditu piezok eta obra bakoitzaren sekretu eta xehetasunak ere kontatu ditu.
Obra guztiak berak Ribasek sortu ditu, eta automatez gain, moldeak, jantzien patroiak, mekanismoak, plano teknikoak, kalkultuak eta zirriborroak ikus daitezke erakusketan.
Publiko guztiendako erakusketa da "oso bisuala" da, eta bisita gidatuak 45-60 minutu irauten ditu. Bisita gidatuak gaurtik irailaren 15era bitartean egingo dira, eta aurrez erreserba egin beharko da.