Andoni Calbanok urrea 4x100 errelebotako lasterketan

Xabier Urtzelai 2024ko uzt. 1a, 11:59

Andoni Calbano, argazkiaren erdian, Realeko taldekideekin eta podiumera igo ziren gainontzeko. Argazkia: Sergio Mateo.

Andoni Calbano bergararrak urrea jantzi du bart, Espainiako atletismo txapelketa ixteko jokatu dituzten 4x100 errelebotako lasterketan. Realeko ordezkariek ezusteko ederra eman zuten, eta lasterketan nagusitu ziren 39.62ko denbora eginda.

Espainiako atletismo txapelketako azken probetako bat izan da 4x100eko errelebotako lasterketa. Bart jokatu dute, 22:30ean, txapelketa amaitzear zegoenean, eta orduan etorri da txapelketako urrezko bigarren domina Debagoienera. Bezperan Malen Ruiz de Azuak egina zuen balentria pertika saltoan (4,35), baina Eneko Carrascalek ez zuen salto hirukoitzean ametsetako saioa egin –bosgarren izan zen, 15.78ko saltoaz– eta Calbanok bera ere oso gertu izan zuen 200 metrotako lasterketan podiumera igotzea –laugarren izan zen–. 

Esan moduan, baina, 4x100 errelebotako lasterketan, Real Sociedadeko laukoteak –Javier Mariscal, Andoni Calbano, Joseba Larrauri eta Daniel San Juan– sekulako lana egin zuen. Playas de Castellon eta CA Fent Cami Mislatako atletekin izan zuten lehia estuena, baina txuri-urdinek atzetik aurrerako lasterketa eginda 39.62an geratu zuten erlojua, urrea irabaziz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak