"Bergaran, musika zein bestelako arte adierazpen anti-komertzialei espazio bat eman eta bultzatzeko sortu dugun kolektiboa da", dio Asier Kortabarriak Oztoporik Ez-en aurkezpen ekitaldian irakurri duen manifestuak.
Kolektiboa sortzeko, Zuk Zeuk Eiñ! filosofian oinarritu direla azaldu du: "musikan merkantilizazioaren aurka, instituzioek, enpresek, jaialdi handiek... sortzen duten ustelkeria alde batera utziz, edozein jarduera egiteko modurik zuzenena, aberasgarriena eta zintzoena delako".
Aurkezpen ekitaldi musikatua
Aurkezpenari arratsaldeko zazpietan eman diote hasiera, Bergarako Kartzela zaharrean; lehenengo DJ-a eta gero, irakurri du Asier Kortabarriak manifestua, zortzietan hain zuzen ere, eta ostean lehenengo kontzertuarekin hasi dira: JAI/EGUN – Aitor Martinez Merino –.
Aurretik beste zenbait kontzertu dituzte oraindik, Borla taldea eta herriko hainbat DJ. Gainera, afaltzeko aukera ere eskaini dute, eta kolektiboaren aldeko merchandisinga jarri dute salgai: kamisetak, barruko arropak, txapak eta pegatinak.