Martxan da futbol campusa

Gontzal Belategi Zubia 2024ko eka. 28a, 14:00

Udako futbol campuseko partaideak. Argazkia: Mikel Larrañaga

Astean eman diote hasiera udako futbol campusari; zehazki, ekainaren 24an. Uztailaren 19ra arte iraungo du ekimenaren seigarren edizio honek. Ohiko udalekuetatik aldenduta, gazteek udako aisialdian futbolarekin eta futbolaz gozatzeko aukera izateko helburuarekin sortu zuten campusa, eta urtez urte geroz eta arrakasta handiagoa du. Aurten, 2009 eta 2015 artean jaiotako 230 umek eman dute izena. Edozelan ere, astez aste kopuruak aldatuz joango dira, ume guztiek ez dituzte-eta lau asteak egingo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak