Bergarako Musika Bandak errepertorio herrikoiago bat prestatu du Enrike Txurruka zuzendariaren esanetan, banda ezohiko entzuleengana heltzeko. Horregatik, atzo iluntzean frontoian egin zuen emanaldia, baina beste berezitasun bat ere izan zuen. Bandako zenbait kide abeslari lanetan ere aritu ziren. Bideoan dago ikusgai, Lia Ayerbe Sinead O'Connorren Nothing compares to you abesten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.