Udako futbol txapelketa une erabakigarrian da

Iñigo Barrena Kortabarria 2024ko eka. 21a, 11:42

Astean Agorrosinen jokatutako neurketetako bat. Argazkia: Andoni Bretaña

Ligako fase erregularra eta final laurdenak jokatututa, erabakita gelditu dira Ligako eta Kopako finalerdiak nortzuk jokatuko dituzten. Datorren astelehenan eta asteartean jokatuko dira finalerdiak eta egubakoitzean finalak

Ekain hasieran ekin zioten uda- ko futbol txapelketari eta dagoeneko fase erabakigarrian da. Multzokako faseko neurketak eta final laurdenak jokatuta, erabakita gelditu da ze taldek jokatuko dituzten ligako, kopako eta nesken txapelketako finalerdiak. Datorren astelehen eta asteartean jokatuko dira finalerdi horiek 19:00etan eta 20:00etan. Final handiak, berriz, datorren ostiarelan jokatuko dira

Ligan, Arabes, BSC, Txepetxak eta Txinpartak taldeak lehiatuko dira finalerako txartela lortzeko. Zeinek zeinen aurka jokatuko duen, zozketa bidez erabakiko da; partidu hauek astelehenean eta asteartean jokatuko dira 20:00etan.

Kopan berriz erabakita daude norgehiagokak. Alde batetik, Leones de Montepinar eta Litxar taldeak arituko dira aurrez aurre, eta, bestetik, Elgeta eta LH Artaldea saiatuko dira finalerako txartela lortzen. Bi neurketan 19:00etan jokatuko dira.

Nesken txapelketan lau taldek eman dute izena aurten eta laurak igaro dira finalerdietara. Astelehenean 19:00etan jokatuko diren partiduetan, Txutxufletas-QCS taldeen arteko neurketatik irtengo da lehen finalista, eta, Amama-MDLB taldeak lehiatuko dira finalerako bigarren txartela eskuratzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak