2018an egin zuen Maialen Lujanbiok lehen aldiz rr emanaldia, eta harrezkero ikuskizunaren hainbat bertsio ondu ditu; hala, gaur, eguena, Bergarako kartzela zaharrean aurkeztuko du sortu duen azkena, rr_6_ erre(AH)ala izena duena.
Hitzekin jolasean
Aurreko proposamenen haritik, hitzez eraikitako errezitaldia egingo du, "soila, hutsa eta betea dena, sortzailearen esanetan. Hizkuntza da emanaldiaren lehengai nagusia, eta hainbat erregistrotan erabiliko du: hotsetan, testu idatzietan, hitz esanetan eta bertsoetan, esaterako.
Aurreko rr aldaeren bidetik, garaiko gaien inguruan jolas egingo du Lujanbiok, eta hark sortutako soinuek pantailan erakutsitako proiekzioak dituzte lagun. Ekainaren 9an Elizondon estreinatu zuen, eta Bergarakoa izango da bigarren emanaldia. Sarrera zazpi euro da.