Txurrukak dioenez, banda eta orkestra ezohiko entzuleengana heltzeko saiakera baten emaitza da ekainaren 22ko kontzertua: "Banda eta orkestra ezohiko entzuleei ezagutzera emateko egitasmoa hasi genuen iaz. Horretarako, taldeak kalera ateratzea pentsatu genuen, errepertorioa poperoago edo herrikoiago batekin. Ezagutzen ez gaituenak, pentsa dezake musika klasikoa edo pasodobleak jotzen ditugula soilik, eta ez da horrela! Bai bandak eta bai orkestrak, edozein motako musikak jotzen ditugu; klasikotik hasi, eta gaur egunera arte. Iaz orkestrarekin egin genuen saiakera, baina zoritxarrez euri arriskua zela eta, ezin izan genuen kontzertua kalean eskaini".
Honako hau izango da ekainaren 22ko kontzertuko egitaraua:
- Concert Prelude, Philip Sparkerena. Kontzertuaren sarrera bezala, gaur eguneko obra sinfoniko motz bat joko dute, bandaren sonoritate sinfonikoa ezagutzen ez duenari erakusteko "oso aproposa".
- Su ta gar. Jaietan herrian jotzen izan den euskal talde mitikoaren hainbat kanturen moldaketa sinfonikoa.
- Dance party. Musika elektronikoaren arrakasta internazional dantzagarri batzuen bilduma.
- Erre zenituzten. Xabi Solano trikitilariaren abestiaren moldaketa.
- Nothing compares to you. Princek konposatutako abestia, baina Sinead O'Connorrek famatu bihurtu zuena. Azken horren bertsioan oinarritutako moldaketa abestuko du Lia Ayerbe bergararrak.
- Nothing else matters. Metallicaren baladaren moldaketa sinfonikoa, Asier Elorzak abestua.
- Negua joan da ta. Zea Mays-en abesti ezaguna, Mariñe Diazek abestua.
- Katedral bat. Berri Txarrak taldearen kantua, Biken Larrañagak abestua.