Burdinolak igotzea lortu ez arren, hockey festa izan da Labegaraietan

Josu Bilbao Atxutegi 2024ko ekainaren 16a

Burdinola-Muskerrak.

Bergarako hockey taldeak Gadex eta Jujol taldeen aurka porrotak jaso ostean agur esan die igotzeko aukerei. Hala ere, maila altuko hockey asteburu zoragarria bizi ahal izan dute Laberagaraietan.

Zapatuko bi partidak galdu ostean, igotzeko aukerei agur esan zien Burdinolak. Gadexen aurka 6-3 galdu zuten Bergarakoek eta Jujolen aurka 2-3. Gaur beste bi partida jokatu ditu Burdinolak, eta Espanyari erraz irabazi dio goizeko neurketa. Arabako Muskerrak taldearen aurka, ordea, jipoia jaso dute bergararrek (5-1).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak