Kadeteetan "partidu ona" egin zutela adierazi du Pilota Saileko arduradun Julen Aranburuk: "Hasiera eskasa egin eta 8-2 galtzen jarri arren gero lortu dugu partidua gogortzea eta lehia egon da. Egia da euren atzelaria oso seguru aritu dela eta nahiz eta jokoa aurrera eroaten saiatu garen ez dugula markagailua iraultzea lortu".
Gazte mailan, berriz, alde "oso handia" egon zela dio Aranburuk: "Hasieratik alde handia zegoela konturatu gara eta markagailuak erakusten du kantxan ikusi ahal izan dena".
Amaitzeko, nagusien mailan, partidu gorabeheratsua bizi izan zen: "Lastima partiduaren erdibidean apenas ezer egin gabe zazpi tanto egin dizkigutela; gero, buelta ematen saiatu arren ez dugu lortu, eta amaieran 22-17 erakusten zuen markagailuak".