Bergarako San Antonio auzoko jaiak ospatuko dituzte bihar hasi eta domekara bitartean

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko eka. 11a, 17:48

Bihar, ekainak 12, lore-arkua jartzearekin, kanpai-iraulketarekin eta txupinazoarekin emango zaie hasiera jaiei arratsaldeko seietan.

San Antonio egunean, hilaren 13an, meza izango da, 11:00etan, karpan, eta San Joxepe abesbatzak emanaldia egingo du. Gero, karpa bertan luntxa emango dute.

Egubakoitzerako ez dute jarduerarik antolatu, baina zapatu arratsaldean 16:30ean zezentxoak eta poneyak egongo dira. 17:00etan, berriz, burbuila-festa eta haurrendako tailer nahiz jolasak. 18:00etan buruhandiak aterako dira. Tabernan edaria erosteagatik sardinak eta txorizoa emango dituzte doan. Eguna Good Vibes taldearen eta DJ Tillaren emanaldiekin amaituko da.

Domekan txistulari eta erraldoien diana izango da, 11:00etan, eta kontzertua ere emango dute txistulariek 12:30ean. Azkenik, bazkaria 15:00etan izango da. Ekainaren 12a baino lehen eman beharko da izena jai batzordean edo hurrengo telefono zenbakietara deituta: 685 70 76 31 / 695 71 45 06. Prezioa 25 eurokoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak