Bergarako Udalak asfaltatze lanak egingo ditu datozen bost asteetan Matxiategi eta Eladio Urdangarin kaleetan. Azaldu duenez, lehendabizi, Matxiategi kaleko zebrabideetako ibiak moldatuko dituzte irisgarriak izan daitezen, eta asfaltatze lanekin hasiko dira ondoren; azkenik, pintaketak egingo dituzte. 167.160 euroko aurrekontua zehaztu dute horretarako eta Asfaltos Uribe S.A. enpresak gauzatuko ditu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.