Goizean goizetik ekin dira hiruko saskibaloi txapelketarekin, eguerdira arte kategoria gazteenak aritu dira eta arratsaldean aldiz nagusiagoak. Liga ezberdinak izan dituzte, emakumezkoenak, gizonezkoenak eta baita talde mistoentzako ligatxoa ere. Helburua, ondo pasatu eta saskibaloian jokatzea izanik, aurten guztira 99 talde izan ditu txapelketak, saskibaloi jokalariak ez ezik, herritarrak ere animatu dira jokatu eta ikustera ere.