Bi zauritu Bergaran izandako istripuan

Miren Arregi Amasorrain 2024ko eka. 7a, 16:15

Hirurak bueltan gertatu da bi autoren arteko talka GI-627 errepidean, Bergarako saihesbidean. Bi autok aurrez aurre egin dute talka eta batek su hartu du. Bi gidariak zauritu dira.

Autoetatik ezin irtenda geratu dira bi gidariak, emakume bat eta gizon bat, eta suhiltzaileen laguntza behar izan dute. Horien aurretik iritsi dira ertzainak eta su itzalgailuak erabili dituzte lehenbailehen itzaltzeko sua eta gidaria autotik ateratzeko. Zaurituetako bat Arrasateko ospitalera eraman dute eta bestea Txagorritxu ospitalera, Gasteizera. 

Saihesbidea itxi egin behar izan dute istripuaren ondorioz eta trafikoa Labegaraietatik bideratu dute ordu pare batez. 17:00ak bueltan ireki dute berriro.

Ertzaintza istripuaren lekukoen bila dabil eta hori ikusi dutenak Zumarragako Trafiko Sailarekin jartzeko harremanetan eskatu dute, honako telefono zenbakira deituta: 943 53 91 19.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak