'Olagarrua' antzezlana izango da ikusgai gaur Bergarako Seminarixoan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko eka. 8a, 09:33

Nerea Arriola, Olatz Beobide eta Maitane Perez.(Argazkia: Seminarixoa).

Udalbiltzaren Geuretik Sortuak bekarekin sortu dute lana Olatz Beobidek, Nerea Arriolak eta Maitane Perezek.

Antzerki Aroak eta Ttipia konpainien Olagarrua helduendako antzezlana izango da ikusgai gaur, arratsaldeko zortzietan hasita, Seminarixoan. Sarrerak salgai daude, zortzi eurotan.

Udalbiltzaren Geuretik Sortuak bekarekin –Zumaiako Udalaren babesean– eta arte eszenikoen produkziorako Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarekin Olatz Beobidek, Nerea Arriolak eta Maitane Perezek sortutako antzezlana da, eta eurak izango dira zapatuan oholtza gainean arituko direnak ere. Klara Badiola kontalariak ere bideratzen du antzerkiaren haria.

Iraia Eliasen eta Amancay Gaztañagaren kanpo-begirada izan duen komediazko lana da eta errua dauka oinarri, erruari buruz hausnartu eta hari pisua kentzea baitu helburu; batik bat, euskal identitateari lotutako erruetan zentratu dute. Sinopsiak dioenez, errua desagerrarazteko saiakera bat da Olagarrua. "Garbitzeko, gainetik kentzeko. Gorputzetik, plazeretik, fantasiatik". Eta hiru aktore horien helburua da herri horretako erruak amaitzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak