Finalerdietarako txartelaren irabazlea Ataunen erabakiko da

Julen Murua Mesonero 2024ko eka. 7a, 13:33

Bergara eta Amasa Villabonaren arteko partiduetako bat herri artekoan.

Joaneko kanporaketa ataundarrek irabazi bazuten ere (1-2), bergararrek bizirik jarraitzen dute txapelketan

Herriarteko pilota txapelketaren itzulerako partiduak jokatuko dira gaur, Ataunen, eta guztia erabakitzeke dago Bergararen eta Ataunen arteko kanporaketan. Bergarako kadeteek 22-4 irabazi zuten joaneko partiduan, gazte mailako bikoteak 6-22 galdu zuen eta seniorrek ere ez zuten lortu ataundarrak garaitzea, 21-22 galduta. Hala ere, emaitzak ikusita, mahoneroek badute finalerdietara igarotzeko itxaropena. Horretarako, gutxienez, bi partidu irabazi beharko dituzte, eta, hori ez ezik, egindako tanto kopuruaren aldeak ere ataundarrek lortutakoa baino handiagoa izan beharko du.

Pilotarien aldaketa

Bigarren kanporaketarako aldaketak egingo ditu Bergarak. Alde batetik, Ilarduiak jokatuko du Ormaetxearen ordez gazte mailako partidua, azken horrek min hartu baitzuen joaneko neurketan; bestetik, seniorretan, Etxanizek hartuko du –joaneko partidua ezin izan zuen jokatu– Martinen lekua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak