Eguerdia pasatu zuten Bergaran, orain arte bertan bizi izan den "jabe txiki" batek deitu zien eta. Hala ere, etxegabetzea Debagoienetik kanpo izan zen, Soraluzen zehazki.
Debagoieneko zein Debabarreneko hainbat gazte bertaratu ziren husteko arriskuan zegoen etxebizitzara, Soraluzera. Tentsio uneak bizi izan ziren han, eta Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, "ertzaintza bertaratu eta faxisten aurka protestan ari zirenak jazarri zituen. Faxistak eskoltatu eta irteten lagundu zietenean, bultzakadak, borraka mehatxuak eta identifikatuak egon ziren".
Etxebizitza Sindikatuaren adierazpenak
Etxebizitza Sindikatuak adierazi du ez duela onartzen "desokupa enpresen erako antolakunde faxisten zuritzea. Ez eta beraien praktika extrajudizialak eta burutzen duten proletalgoaren kriminalizazioa ere". Bide beretik, agente ezberdinek erakutsitako "konplizitatea" salatu nahi izan dute: "Bai polizia gorpu ezberdinek matoiekin izan duten kolaborazioa, bai instituzioen isiltasun bidezko baimentzea eta baita alkateak gertaerak jazotzen ari ziren lekutik igarotzean erakutsi duen axolagabekeria eta poliziekiko konplizitate keinuak ere". Amaitzeko, "gizarte kapitalistak kalitatezko etxebizitzara sarbide unibertsala bermatzeko duen ezintasuna" azpimarratu nahi izan dute, eta "horren aurrean antolatu beharra" ere bai.