Kiroldegiko tabernako arduradunak 04:30ean jaso du deia: "Lo geundela alarmak jo duela-eta esnatu gaituzte. Kalte aipagarriena kutxa eraman dutela da; 500 bat euro izango genituen barruan. Kutxa berri bat erosi behar badugu 2.000 edo 2.500 euro izango dira. Horrez gain, atzo aldagelatan agertu zen mugikor bat ere bagenuen kutxaren gainean eta hori ere eraman dute. Ertzainek esan digute segurtasun kamerak grabatutako irudietan lapurrak kaputxa jarrita zuela eta hatz markak hartuko badituzte ere zaila izango dela identifikazioa; ezin da ahaztu kiroldegian joan-etorri handia dagoela...". Gaur egungo arduradunak maiatzean egin zituen bi urte Labegaraietako kiroldegiko arduradun moduan eta jasan duen lehen lapurreta izan da honakoa.