Ane Zubeldia eta Urko Nazabal izan dira erlojuaren kontra onenak

Xabier Urtzelai 2024ko eka. 3a, 09:14

Gipuzkoako kadete mailako erlojupeko txapelketa jokatu zuten atzo arratsaldean Bergaran, San Antonio Sariaren 87. edizioa. Guztira 100 ziklista inguru batu ziren irteera puntuan, eta Antzuolara bidean egindako 7 kilometrotako erlojupekoan Ane Zubeldia eta Urko Nazabal gailendu ziren. 

Emakumezkoen kategorian hamabost ziklista batu ziren irteera puntuan, eta Ane Zubeldiak (JRG Norclamp) 11.28.15ko denbora egin zuen. Hala, 52 segundo atera zizkion bigarren egin zuen Naxara Odriozolari eta 1.13 Elena Cuencari. Hala, Igamo packaging taldeko Izar Ezkibel zortzigarrena izan zen, 1.52ra. Emakumezkoen sailkapen osoa hemen.

Gizonezkoetan, berriz, Limousin kartoiak taldeko Urko Nazabal izan zen azkarrena (10.24.39). Eta, Inoxcra Beasain taldeko bi kide izan zituen podiumean ondoan, Eritz Atxega eta Lur Muxika. Nazabal ondo gailendu zen, 12 segundo atera zizkion eta bigarrenari, eta 20 segundo hirugarrenari. Sailkapenak, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak