Aurten berrikuntza bezala herri kirolen ordez artzain txakur erakustaldia egin dute Elosuko Otaba jaietan. Lau artzain gonbidatu dituzte erakustaldian parte hartzera: Miguel Arregi oñatiarra Goiz txakurrarekin; Mutrikuko Jabier Zubiaurre Mendi-k lagunduta; Kepa Ardanza abadiñarra Urbi-rekin; eta Angel Azkorbebeitia abadiñarra Lutxi txakurrarekin –Jose Mari Bengoaren ordez hartu zuen parte horrek–.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.