Udaberriko Musika Jaiaren 35. edizioa ospatu zuten Bergaran

Miren Arana Pagaldai 2024ko ekainaren 2a

Udaberriko Musika Jaiaren 35. edizioa ospatu zuten atzo Bergaran. Goizeko 11:30ean kalejira egin zuten herrian zehar, eta 12:45ean kalejira erraldoia hasi zuten San Martin plazan. Idoia Asurmendi abeslariaren laguntzaz, Musikak batzen gaitu kanta jo zuten musika eskolako orkestrak; eta bazkal ostean Itzal taldearen eskutik erromeriaz gozatzeko aukera izan zuten gerturatu zirenek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak